Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzak jakinarazi nahi du apirilaren 18an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dela 2017ko (2016-2017 ikasturtea) euskara ikasteko dirulaguntzen udal deialdiaren laburpena.
Dirulaguntza hauen onuradunak izango dira:
1) 2003 urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreak.
2) Haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaileak edo titulazioa eskuratzeko ikasketak egiten ari direnak.
3) Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak, hau da, DBEren titularra eta bizikidetza unitatea osatzen duten pertsona onuradunak.
Izena emateko epea apirilaren 19tik maiatzaren 5era izango da.
Eskaerak honako leku hauetan aurkeztu ahal dira:
– Erregistro Nagusia, Herritarrei Laguntza Bulegoa (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12)
– Udaltegi hauetako erregistroetan:
- Abandoko udaltegia (Barraincua 5)
- Basurtuko udaltegia (Zankoeta 1)
- Begoñako udaltegia (Club Deportivoren Zirko Amateur 2)
- Deustuko udaltegia (Agirre Lehendakariaren etorbidea 42)
- Errekaldeko udaltegia (Altube zeharkalea 6)
- Ibaiondoko udaltegia (Pilota 10)
- Txurdinagako udaltegia (Txomin Garat 12-18)
- Uribarriko udaltegia (Iturriondo plaza 4)
- Zorrotzako udaltegia (Clara Campoamor 1)
Ordutegia: 08:30-14:00 (Erregistro Nagusia, Herritarrei Laguntza Bulegoa, eguenetan, 16:30etik 19:30era ere bai)