Ipuin-lehiaketa hau Bilboko ikastetxeetan Lehen eta Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleentzat da; eta aurten 968 ipuin aurkeztu dituzte.
Guztira 12 sari banatu ditu Udalak, kategoria bakoitzeko hiru. 100 eta 180 euro bitarteko balioa duten opariak dira lanak egiteko ahaleginak eta sormena saritzeko.
Lehiaketak aurreneko euskal gramatika idatzi zuen Rafael Mikoletaren izena daroa eta urtero egin ohi da 1989az geroztik. Helburua, gaztetxoak euskal literatura eta euskara jorratzera bultzatzea.
Informazio gehiago, saridunak, ekitaldiko argazkiak eta bideoak hemen.
You must be logged in to post a comment.