Blogetan! Blog izarren bila egitasmoa Azkue Fundazioak antolatzen du, ARGIA aldizkariaren laguntzarekin, eta lehiaketa teknologiko, dibertigarri eta parte-hartzailea da.
Blogari euskaldunen jarduera sustatzeko eta blogarik onenak aukeratzeko asmoz Blogetan! Euskal blogariak lehian 2.edizioa abian jarri dute.
Blogetan! lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea. Horretarako, egiten duten lana sarituko da blogaririk onenak aukeratuz.
Edonork parte har dezake lehiaketan, nahikoa da euskaraz blog bat idaztea.
Irabazleak publikoaren Internet bidezko bozketaren bidez eta epaimahaiaren iritzien bitartez aukeratuko dira.
Lehiaketaren ezaugarriak
Blogetan.eus webgunearen bidez bideratzen da lehiaketa. Webgunean sartu eta parte hartzeko inprimakia bete behar da. Blogen izen ematea lehiaketan edonork egin dezake, edozeinek proposatu dezake gustokoa duen bloga lehiaketan parte hartzeko, nahiz eta horren jabea edo idazlea ez izan.
Kategoriak
Lau kategoria ezberdin daude lehiaketan:
- Kultura arloko blogak (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika …)
- Gizarte eta Politika arloa (kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea …)
- Aisialdiarekin erlazionatutako gaiak (zaletasunak, kirola, bidaiak …)
- Zientzia eta Teknologia (natura, osasuna, arkitektura , informatika…
Faseak
Lehiaketak hiru fase izango ditu:
- Blogen izen ematea edota proposatzea urtarrilaren 16tik otsailaren 13a arte.
- Blogen bozkatzea: bai publikoak eta bai epaimahaiak parte hartuko dute fase honetan. Publikoak webgune edo Twitterren bidez bozkatuko du. Publikoak blogak bozkatzeko epea: otsailaren 13tik martxoaren 10a arte izango da.
- Kategoria bakoitzeko hiru blog aukeratuko dira fase honetan eta hauek izango dira 12 finalistak.
- Publikoaren bozkatzeak %50a balioko du, eta epaimahaiaren bozkatzeak beste %50a. Beraz, bien artean erabakiko dute zeintzuk diren kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak. Kategoria bakoitzeko hiru finalisten aukeraketa martxoaren 13an izango da.
- Azken bozkatzea eta irabazleen aukeraketa: fase honetan epaimahaiak irabazleak aukeratuko ditu. Kategoria bakoitzeko hiru blog finalisten artean, epaimahaikideek bat aukeratuko dute eta hori izango da kategoria bakoitzeko blog irabazlea. Azken faseko bozkatzea martxoaren 13tik 20ra bitartean izango da.
Beraz, epaimahaiak aukeratuko ditu lehiaketako azken lau irabazleak.
Fase honetan, Argiak ere euskal blogari berria saria zein egileari eskainiko dion erabakiko du.
Bozketa
Bozkatzea bi modutara egin daiteke:
- www.blogetan.eus webgunean erregistratuz eta egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emateko aukera izango dute erabiltzaileek.
- Twitter bitartez ere bozkatzeko aukera dago #Blogetan traola erabiliz, bozkatzen duzun blogaren esteka eta zein kategoriatan parte hartzen duen zehaztuz.
Epaimahaia
Lehiaketako irabazleen aukeraketa sistemak publiko eta epaimahaiaren parte hartzea ezartzen du.
Epaimahaiaren kasuan, hauek dira edizio honetan hau osatuko duten kideak:
- Azkue Fundazioaren bi teknikariak.
- Zuzeu orainkari digitaleko Urko Uranga.
- June Fernandez. Pikara Magazine aldizkariaren sortzailea eta blogari ohia.
- Joxe Rojas. Internet ekintzaile euskalduna eta Teknopataren txokoa blogaren sortzaile eta egilea.
- Argiako arduradunak, Blogari berria sariaren irabazlea aukeratzeko.
Sariak
Sariei dagokionez, hauek dira emango diren sariak:
- Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra.
- Fnac-en gastatzeko 200 eurotako diru txeke bana kategoria bakoitzeko irabazlearentzat. Irabazle suertatzen den blogean idazle bat baino gehiago badago, saria 200 eurotako txeke bat izango da ere.
- Eta sari berezi bat: euskal blogari berrienarentzat. [2016an zehar sortutako edozein gaiaren inguruko bloga aukeratuko da. Sari hau Argiak ematen du].
ARGIAn kolaboratzeko aukera ematen zaio eta urtebeteko ARGIAren harpidetza.