Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak, azken urteko bideari jarraituz, berriro ere B-Tuber-izan euskal YouTuber ikastaroa eskainiko die bilbotar gazteei.
B-Tuber ikastaroan gazteek bideoak euskaraz sortu, editatu eta YouTube bidez ezagutarazteko beharrezko guztia ikasiko dute.
Euskara eta Hezkuntza Sailak 10.000 informazio foileto baino gehiago bidali ditu 2002 eta 2005 urte bitartean jaiotako bilbotar gazteen etxeetara juxtu ikasturtea amaitu ondoren eskainiko den ikastaro honetan parte hartzera animatzeko.
Gazteek ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute, bai eta Azkue Fundazioak antolatutako lehiaketan ere.
YouTuber ikastaroa:
Hizkuntza: Euskara
Parte hartzaileak: 2002 urtetik 2005 urtera bitartean jaiotako neska-mutilak.
Irakaslea: Ane Atxutegi YouTuberra
Ikastaroaren iraupena: Ikastaroak 8 orduko iraupena izango du. 4 orduko bi saiotan egingo da.
Ikastaroen datak eta ordutegia:
- 1. Ikastaroa: Ekainaren 25a eta 26an; 09:30-13:30
- 2. Ikastaroa: Ekainaren 26a eta 27an; 15:30-19:30
- 3. Ikastaroa: Ekainaren 27a eta 28an; 09:30-13:30
Prezioa: Doan
Tokia: Euskararen Etxea (Agoitz plaza 1, Bilbo) (Metroz: San Ignazioko geltokia; Bilbobusez: 10, 13, 18 eta 71 lineak)
Plaza kopurua: 24 lagun ikastaro bakoitzean. Izena eman ahala beteko dira plazak. Plazak beteta daudenean itxaron zerrenda irekiko da.
Izena ematea: hemen
YouTuber lehiaketa:
Bidali zure bideoa.
Hizkuntza: euskara
Epea: ekainaren 15etik 30era bitartean.
Nora bidali: info@azkuefundazioa.org
Saria: YouTuber ekipo profesionala
Informazio gehiago: www.labur.eus/btuber
Azkar ibili eta apuntatu zaitez!