Aurreko urteetan bezala, aurten ere klasikoen irakurketa jarraituaren programari hasiera emateko, Bilbo Zaharra Forumek zenbait hitzaldi antolatu ditu irakurketa eguna baino lehen.
Hauek izango dira hitzaldiak:
- Ekainaren 4a: Itxaro Borda “Atzoko eta gaurko kresalak”.
- Ekainaren 5a: Koldo Izagirre “Arranondotik Trintxerpera Galizian barrena” eta Harkaitz Cano “Kresalaren haritik, gaurkotasun apunteak”.
- Ekainaren 6a: Kirmen Uribe “Haurtzarominak Agirreri”.
Hitzaldiak Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan izango dira, Plaza Berria 15 helbidean, 19:00etan.
You must be logged in to post a comment.