Hauexek dira Bilbo Zaharra Forumek antolatu dituen ekitaldiak:
- Azaroaren 7an: Errukiaren saria Hitzaldi hau Iñaki Irazu eta Patricia Allerek eskainiko dute. Iñaki Irazu Bilbao lerrorik lerro antologiak (Bilboko Udala, 2001) idazle honen poema batzuk erakutsi zituen, orain arte libururik argitaratzea nahi izan ez zuena. Berriki argitaratu du lehenengo poema liburua: Errukiaren saria. Iñaki Irazuren poemetan, “sentiberatasunezko uneak harrapatzeko asmoa” nabarmentzen da. Irazuk, idazteaz gain, gogoko dituen poetekin jardun dramatizatuak egin izan ditu. Horra, adibidez, Bilbo Zaharra Forum-en egitarauaren barruan, Gandiaga, Lizardi eta Iparragirreri eskaini izan dizkionak. Patricia Aller Saxofoi-jotzaile eta musika irakaslea da. Bi musika talde sortu ditu, alde batetik “Hiruki Trio” bi eskolakideekin, piano bat eta bi saxofoi, Jean Jaques Balet irakaslearen aholkularitzarekin, eta bestalde, “Lauburu” saxofoi laukotea, oraingo honetan Antoine Marguier irakaslearen menpe. Talde biekin hainbat ekitaldietan parte hartu du.
- Azaroaren 8a: Otto Pette 25. urteurrena Anjel Lertxundi: Produkzio handiko idazlea. Literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da. Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian. Jorge Gimenez: Euskal idazle, itzultzaile eta argitaratzailea. Alberdania argitaletxearen sortzaile eta Euskal Editoreen Elakrteko lehendakari ohia. Anjel Lertxundiren lanak ez ezik, beste hainbat idazlearenak itzuli ditu gaztelaniara.
Hiru hitzaldiak Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitzan izango dira 19:00etan.
You must be logged in to post a comment.