Bilboko Udalak euskarazko eta balioen hezkuntzaren alde egiten du. Horregatik, aurten ere, “ZInema Euskaraz” programan parte hartzeko aukera emango die ikastetxeei, baita balioetan hezteko ere, filmak ikusitakoan ikasleek gaiak landuko baitituzte unitate didaktikoen bidez.
Bilboko ikastetxeetan tira handia duen programa da. Emanaldiak Karmen Aretoan eta GOLEM zinemetan izango dira, maiatzera arte. “Zinema euskaraz” ekimenak helburu didaktikoa du. Film bakoitzaren ostean, gaia jorratzen da ikasleen artean, helburu jakin batzuk lortzeko. Adibidez, pertsonaien jarrerari buruzko hausnarketa eta azterketa egin ostean, ikasleek haien esperientziarekin alderatuko dute material didaktikoen laguntzaz.
Aurten “Zinema Euskaraz” programak 16 film eskainiko ditu, ziklo bakoitzeko lau.
Lehen Hezkuntzan (3 urtetik 12ra) film hauek emango dira:
- “A ZER NOLAKO HEROIAK”
- “ALBERT” “GRUFALOA”
- “HARPETARRA”
- “LUIS ETA ESTRALURTARRAK”
- “MAYA ERLEA: EZTI JOKOAK”
- "OIN HANDIREN SEMEA”
- “SAGU ETA PAGU”
Bigarren Hezkuntzan (12 urtetik 16ra) beste hauekin gozatuko dute:
- “ASTERIX & OBELIX”
- “HANDIA”
- “LA CASA DEL RELOJ EN LA PARED”
- “PAN”
- “VERANO 1993”
- “WONDER”
- “ZINESKOLA ETA ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK”
- “ZIPI& ZAPE”
Film hauetan hainbat gai jorratzen dira, hala nola, berdintasuna, eskola inklusioa, autoestimua, nerabeen egunerokoaren errealitatea sentimenduen aurrean, laguntasuna edo aldaketa klimatikoa, besteak beste.
2018-2019 ikasturte honetarako 40 ikastetxek eman dute izena dagoeneko haien ikasleekin gaiok jorratzeko.
Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak lagundutako ekimen hau Tinko Euskara Elkartearen eta Irudi Biziak Elkartearen bidez eskainiko zaizkie Bilboko ikastetxeei.
2017- 2018 IKASTURTEKO DATUAK
2017-2018 ikasturteko programa honetan 52 ikastetxek eta lehen eta bigarren hezkuntzako 9.838 ikaslek hartu dute parte. Zinema-emanaldi horien helburua gaztetxoen egunean eguneko errealitatea aztertzea da, gogoeta eginez, erantzukizuna eta iritzi kritikoa landuta eta, batik bat, bizitzan agertuko zaizkien arazoei eta egoerei aurre egitea.
Lehen Hezkuntzan 5.950 ikaslek hartu dute parte. Landu dituzten filmak, honakoak: “Ballerina”, “koko Dragoi Txikia 2”, “Lotte 2”, “Luke & Lucy”, “Nur eta Herensugearen tenplua”, “Ozzy”, “Teresa eta Galtzagorri”.
Bigarren Hezkuntzan 3.888 gaztek hartu dute parte. Hauek dira adin-tarte horretakoek ikusi zituzten filmak: “Belier Familia”, “Captain frantastic”, “Irabazle & Galtzaile”, “Kalabazinen bizitza”, “Kon-Tiki”, “Little Men”, “Pikadero”, “Tarzán” eta genero berdintasuna eta genero indarkeriaren kontrako estereotipoak lantzen zituzten “Zineskola Berdintasuna” sail tematikoaren film labur batzuk.
Emanaldiak GOLEM zinemetan eta Karmen Aretoan izan dira maiatzera arte.
“Zinema euskaraz” programa 1991n jarri zen abian. Harrezkero, Bilboko 200.000 ikaslek hartu dute parte bertan.