Mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoa Baluarten izanen da, urtarrilaren 17an eta 18an: ‘Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi – XXIII. Jagon jardunaldia’. Hogeita bat hizlarik parte hartuko dute bertan.
Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak hauxe azaldu du: “Hizkuntza gutxituei buruzko ikuspegia landu eta aurreratu nahi da biltzar honetan, beste lurraldeetan egiten den lana Euskal Herrikoarekin uztartzeko”.
Andres Urrutia euskaltzainburuak, bere aldetik, hauxe esan du: “Biltzar hau baliatu nahi dugu akademia desberdinen arteko sare sendo bat osatzeko”.
Programa helbide honetan ikus daiteke: https://www.euskaltzaindia.eus/egitaraua/jardunaldi-akademikoak/5720-hizkuntza-gutxiagotuak-jagon-euskaraz-bizi-xxiii-jagon-jardunaldia
Izen-ematea (dohainik), urtarrilaren 14ra arte (plaza mugatuak).
info@euskaltzaindia.eus
+34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71