Bziber lehiaketa Bizkaiko 11 eta 13 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da eta sare sozialetan oinarritzen da, batik bat Tik Tok sarean.
Bi astetan, uztailaren 9tik 15era bitartean, Edurne Azkarate aktoreak erronkak proposatuko dizkie Bizkaiko gazteei proba horiek egin ditzaten. Behin lau proba horiek gaindituta, iphone 8en zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Horretaz gainera, Euskadi Gazteako kide eta ETBko aurpegi ezagun Ainhoa Etxeberria eta Egoitz Txurruka Txurru lehiaketaren jarraitzaile nabarmenak izango dira. Biak ala biak oso aktiboak dira Tik tok-en.
Lehiaketan parte hartzeko, gazteek Bziber lehiaketaren jarraitzaile izan beharko dute sare sozialetan (@bziber_lehiaketa kontua, Tik Tok eta Instagramen) eta gero, Edurne Azkarate aktoreak proposatuko dituen erronken argibideei adi egon beharko dute, probak burutu eta gainditzeko.
Bziber-ren helburua da euskara, teknologia eta esparru digitala aisialdiko proiektu erakargarri batean uztartzea, gazteek edukiak sor ditzaten Interneten euskaraz.
Horretarako:
• Bizkaia osora hedatuko da.
• Sareko puntako aplikazioan oinarrituko da: Tik Tok aplikazioan
• Sarean euskararen erabilerarako aukerak/ereduak eskaintzea, gazteek euskaraz argitara ditzaten.
Formatua:
Sareko erronken formatua dauka ekimenak. Gazteentzako erakargarriak diren hainbat elementu uztartzen ditu: Telefono mugikorra + boladan dauden sareko aplikazioak + erronkak + pizgarriak + pertsonaia erreferenteak.
Informazio gehiago: https://bziber.eus/