Gaur argitaratu da onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda, Bilboko Udaleko euskara ikasteko 2024ko dirulaguntzen deialdiaren baitan.
Onartutako pertsonen behin betiko zerrendan egoteak ez du esan nahi dirulaguntza esleitu zaienik, baizik eta aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela eta balorazio fasera igaroko direla.
Kasuan kasuko akatsak zuzendu ez dituztenen kasuan, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da.