Urte berriarekin batera badator aurten ere Ikusi eta Ikasi programa hainbat ekintza erakargarri eta dibertigarrirekin! Bilboko Udalak antolatutako ekimen honek familian euskaraz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen die bilbotarrei, besteak beste, euskaraz abestuz eta jolastuz, eskulanetan arituz, sukaldaritza munduan esperimentatuz eta ikuskizun zirraragarriekin ondo pasatuz.
Helburu nagusia da euskararen erabilera areagotzea eta euskara bera bizipen positiboekin lotzea familia giroan eta txikitatik.
Parte hartzeko aukerak:
- Ikusi eta Ikasi ALTZOAN
- 2024eta 2025 urteetan jaiotako haurrak eta familiako kide bana.
- Euskararen Lorategia: Familian egiteko abesti eta jolasa errazak giro goxoan.
- Ikusi eta Ikasi FAMILIAN
- Ipuin jolasak: 2022 eta 2023an jaiotako haurrak eta familiako kide bana.
- Elkarrekin antzezten eta jolasten: 2020 eta 2021ean jaiotako haurrak eta familiako kide bana.
- Sukaldaritza: 2017, 2018 eta 2019an jaiotako haurrak eta familiako kide bana.
- Ikuskizunak: Amama irrifarreen ondarea, Smile, Nai Malabarista, Zaintzaren dantza.
Makusiren eskutik, Bilboko auzo guztietan 64 saiorekin osatutako zirkuitu erakargarria aurkituko duzue.
Izena emateko epea: Urtarrilaren 15etik 29ra hemen
Informazioa gehiago: https://www.ikusietaikasi.eus/
