Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin batera, aurten ere B-Tuber. Youtuber izarren bila! programa antolatu du, Bilbon erroldatuta dauden eta 9 eta 12 urte artean dituzten gazteentzat (2009, 2010 eta 2011. urteen artean jaiotakoentzat alegia). Ekimen honek 10 lantegi eskaintzen ditu, guztira 240 plazarekin, gazteek ikus-entzunezko edukiak euskaraz konpartitzen, sortzen eta editatzen, eta YouTubera modu erraz eta seguruan igotzen ikasi dezaten.
Doako lantegi hauek Bilboko Udalak udan antolatzen dituen jardueren eskaintzei batzen zaizkie. Oraingo honetan, familiei udako eskola-oporraldian adingabekoentzako hezkuntzazko aisiako eskaintzarekin kontziliatzen laguntzeaz gain, helburua da neska-mutilek aisialdian, eskolatik kanpo, euskara erabil dezatela.
Saioak ekainaren 28an, astelehena, hasiko dira, eta uztailaren 2an, barikua, amaitu. Egunean bi saio antolatu dira, hiru ordukoa bakoitza. Lehena goizez izango da, 9:30etik 12:30era, eta bestea arratsaldez, 15:30etik 18:30era. Lantegi bakoitzean 24 gazte egongo dira gehienez, 6 laguneko taldeetan banatuta.
Interesa duten gazteek programatuta dauden 10 saioetako batean parte hartu ahalko dute. Hartara, Udalaren web-orrian eman beharko dute izena: https://www.bilbao.eus/, Agenda ataletik sartuta. Izena emateko epea ekainaren 7an hasiko da, astelehena, 9:00etatik aurrera, eta ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.
Izen-ematea: Hemen