Herritarren eta Dibertsitatearen II. Udal Planeko sentsibilizazio-jarduerek aurrera jarraitzen dute, Bilboko Udalaren zurrumurruen aurkako estrategiaren barruan. Ekainean zehar, kultur dibertsitateari lotutako aurreiritzi eta estereotipoen eraikuntzaz hausnartuko dute, munduko eguna maiatzaren 21ean izango da-eta.
Zurrumurruen aurkako irakurketak
Azkuna Zentroko mediatekak, ekainaren 8an (gaztelaniaz) eta 10ean (euskaraz), 18:00etatik 20:00etara, irakurketa dinamizatuen saioak hartuko ditu, “Zurrumurruen aurka, sartu aterpean” ipuin laburren IV. lehiaketako ipuin irabazle eta finalistekin. Irakurketak egileek egingo dituzte. Gero, mahai-ingurua antolatu da, Txani Rodríguez eta Mónica Crespo idazleek dinamizatua.
Ipuin-lehiaketa honen helburuak dira migratzaileen irudi berriak sortzea, topikoak eta aurreiritziak desegitea, eta kultur dibertsitateari buruzko narratiba berri bat sortzea. Etortzen diren pertsonek lehiaketako azken argitalpenaren ale bat eskuratuko dute: 2020ko edizioaren 10 kontakizun.
Ekainaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara (euskaraz)
Dinamizazioa Txani Rodríguezen eskutik: idazlea, kazetaria, gidoilaria eta hainbat komunikabidetako ohiko kolaboratzailea. Kontakizunen irakurketa:
- Gotzon Plaza. Zurrumurruen aurkako kontakizun laburren IV. Lehiaketako 2. saria, euskaraz. Kontakizuna: “Tranbiako begiradak”.
- Ainhoa Zuluaga. Zurrumurruen aurkako kontakizun laburren IV. Lehiaketako finalista. Kontakizuna: “Gizajoak”.
Aforo eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da.
Izena emateko: antirumores@bilbao.eus – 662 42 56 62