Tailerrotan, euskaraz bideoak sortzeko beharrezko ezaguera teknikoak eskuratzeko hasiberrientzako ikastaroa eskainiko dute. Hala, bideoak editatzen eta YouTube kanalaren bitartez ezagutzera ematen irakatsiko dute. Horrez gain, aurreko edizioan parte hartu dutenentzako erabileran sakontzeko beste tailer bat eskainiko da.
Berbagunea VII. edizioa euskaraldiaren barruan
Berbagunearen zazpigarren edizio hau Azkuna Zentroko atarian egingo da azaroaren 27an, 09:30etik 19:30era. Goiburua: “euskara euskaraz partekatzea”.
Euskaraldia: jaso zure txapa
Lortu Ahobizi edo Belarriprest txapa zure auzoko banaketa gunean azaroaren 19tik aurrera.
Badator Euskaraldia!
Azaroaren 20an hasiko da txapa banaketa. Ikusi egitaraua hemen.
Berbalagun hasiera ekitaldia Zorrotzan
Aurten, Zorrotzako parkean dagoen Auzoka-n geratu gara ikasturte hasierako ekitaldirako azaroaren 15ean, 19:30ean. Animatu eta etorri gurekin!
“Errukiaren saria” eta “Otto Pette” obrak izango dira Bilbo Zaharra Forumen protagonistak
Azaroko lehen asterako 2 ekitaldi antolatu dira Musika eta poesia uztartuko dituztenak
“Zinema euskaraz” programak euskarazko zinema eroango du berriro ikastetxeetara
Film batzuen gaiak: berdintasuna, eskola inklusioa, autoestimua, nerabeen egunerokoaren errealitatea sentimenduen aurrean, laguntasuna edo aldaketa klimatikoa.
Euskal Soziolinguistikako Jardunaldiaren hamargarren edizioa Bilbon egingo da azaroaren 6an
Andras Kornai aditu hungariarra Bilbon izango da hizkuntzen bizitasun digitalaren giltzarriak azaltzeko. Denbora berezia eskainiko zaie euskarak esparru honetan dituen erronkei.
“Tretatxu” zeritzon XVIII. mendeko euskal bidelapurrari buruz Hektor Ortega historialariak idatzitako liburuaren aurkezpena izango da urriaren 18an Bidebarrieta Kulturgunean
Ekitaldia euskaraz izango da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, 19:30ean, sarrera librearekin aretoko leku guztiak bete arte.
Bilbok uriko merkataritzan euskararen erabilera sustatzen jarraituko du
BIRIBILKO programaren bidez euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak eskaintzen zaizkie merkataritza-sektorean lan egiten duten pertsonei.










