Hiru motatako 12.750 txartel daude salgai urtarrilaren 28ra arte.
Durangoko Azoka denontzat irisgarria izango da
Durangoko Azokak eta BBK-k Kultura denon eskura izeneko egitasmoa aurkeztu dute
Bilboko Udalak omenaldia egin die Korrikaren sortzaileei Euskararen Nazioarteko Egunean
Orain 37 urte, AEKko zortzi gaztek euskara kalera ateratzea erabaki zuten, Euskal Herriko herri guztiak korritu zitzan. Aldarrikapen horrek hain garrantzi handia lortu du non herri mugimendu bihurtu baita eta aurten 20. edizioa egin baita.
Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXX. edizioa
Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte lehiaketan
Bidebarrieta Kulturguneak, ostiral honetan Euskararen Egunaren ospakizaunrekin hasiko den programazio bereziarekin itxiko du urtea
Euskararen Eguna dela eta egingo den “Hitzak hots” topaketak, musikak lagunduta poemak irakurtzea proposatuko dio jende guztiari. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, eta Miren Agur Meabek eta Anjel Lertxundik hartuko dute parte.
Gabonetan abiatuko da Galdeketaun Lehiaketaren IV. edizioa, gazte bilbotarrek euskaraz jolastu eta ikasteko aukera izan dezaten aplikazio dibertigarri baten bidez
Galdeketaun 12-17 urteko gazteentzat da, eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak sustatutako ekimena da, Nontzeberri.com atari kulturalaren laguntzarekin
Bilboko Udalak 14 eta 17 urte bitarteko gazteak animatu nahi ditu euskarazko youtuber egitera
Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, B-Tuber egitasmoa abian jarriko du YouTube plataforman euskara gehiago erabiltzeko; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian gehien erabiltzen duten kanaletako bat
IV. Bizkaidatz Txikia Lehiaketan parte hartzeko azken egunak
Parte hartzaileek Leire Bilbaoren eta Toti Martinez de Lezearen istorio bana amaitu beharko dituzte
#Botaba egitasmoa martxan da
Gazteak eta Labayru Fundazioak #Botaba egitasmoa jarri dute martxan. Egitasmo honen helburua berbakera kolokialeko euskal esamoldeak sare sozialen bidez zabaltzea da.
Deustualdeko hizkuntza-ohiturak iraultzeko 11 egun!
Ekimena azaroaren 23tik abenduaren 3ra egongo da martxan Deustu-Done Petrin, Erriberan, Ibarrekolandan, San Inazion, Arangoitin eta Elorrietan.