Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.
Bilboko Udalak atzo banatu zituen Rafael Mikoleta Euskarazko Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioko sariak.
Ipuin-lehiaketa hau Bilboko ikastetxeetan Lehen eta Bigarren Hezkuntza egiten ari diren ikasleentzat da; eta aurten 968 ipuin aurkeztu dituzte.
Ekainaren 2an estreinatuko da ‘Nur eta Herensugearen Tenplua’ film berria, Toti Martinez de Lezearen eleberrian oinarrituta lehenengo animaziozko filma
Gaztetxoen artean Nur liburuek izandako arrakastaren ostean, ekainaren 2an, zendu berria den Juanba Berasategi zuzendari duen Lotura Films etxeak ekoitzitako Nur eta Herensugearen Tenplua filma estreinatuko da Euskal Herriko zinema aretoetan
Asteburu honetan BILBOROCK Aretoan Harrapazank 2017 Lehiaketaren Finalak izango dira
Zapatuan, maiatzak 6, 19:00etan hasita, Senior finala izango da eta domekan, maiatzak 7, 18:00etan hasita, Junior finala. Kategoria bakoitzean 500 euroko sari bi banatuko dira.
Bilboko Udalak Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia atera du
Dirulaguntza hau gurasoentzat, begiraleentzat eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat da
Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Bilbok astelehenean
Arriaga plazan adierazpen antzeztua irakurriko da eta Harrobia Eskenan antzerki laburra egongo da. Bilboko udalak eta hiriko artistek bat egingo dute ospakizunean.
Bilboko udalak, Euskal Coaching programaren bidez, euskararen erabilera sustatuko du kirolean eta teknologia berrietan, Koikili Lertxundiren laguntzarekin
Aurten tailer eta hitzaldi kopuru bera eskainiko da, martxotik ekainera, eta udagoienean hasiko dira berriro, urritik abendura. Gainera, Rakel Mateos triatleta olinpikoa, Asier García saskibaloi jokalari eta dominadun olinpikoa eta Iker Zabala gaur egungo Santurtziko entrenatzailea etorriko dira.
Bilbok eman du “Euskararen Dimentsioa” kanpainako saria, eskolako aurrematrikulazioarekin lotuta
Aurtengo saritua Arkaitz Cámara bilbotarra da. D ereduko hezkuntzari eta aurrematrikulazio kanpainari buruzko iritzia eman zuen inkesta batean
“Ez Dok Hiru” antzezlana Arriaga Antzokian estreinatu da
Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak izango dira taula gainean
Loraldia loretan da berriro Bilbon hogeita hamar ekitaldirekin, euskal kultura berrienaren erakusgarri
Otsailaren 13an aurkeztu genuen Azkuna Zentroan Loraldia jaialdiaren hirugarren edizioa