Aplikazinoa telefonoaren Play Storetik jaitsi daiteke, Android zein Apple sistemara egokituta
“Euskara Ibiltaria” erakusketa Bilbon ikusgai maiatzean
Erakusketaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 3an izango da Zabalgune eraikineko areto nagusian 19:00etan
Euskaraz egiten den antzerkiaren erronkei buruzko jardunaldia izango da maiatzaren 14an
"Gure Hizkuntza Gure Oholtza" jardunaldiak eszenako profesional guztien arteko eztabaidarako eta lanerako foroa bultzatu nahi du, Xabi Payaren eta Patxo Telleriaren partaidetzarekin
Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak 100 eurotan baloratutako joko-multzo bat eman du “Eman Giltza” ekimenaren barruan
2015ean euskarazko materialaren 2.490 lote bidali ziren Bilbon (gutun bat, Ku-Ku liburua eta DVD bat abestiekin, euskarazko ohiko esaldiekin…) guraso berrientzat
“Ikusi eta Ikasi” programaren 12. Edizioa amaierara heldu da eta zenbait jolas sortaren zozketa izango da 6.505 baino gehiago izan diren parte hartzaileen artean
Programa 2 eta 8 urte bitartekoentzat da eta 58 ikuskizun izan dira: antzerkia, magia, musika, pailazoak, dantza-saioak, txotxongiloak, ipuin-kontalariak, sukaldaritzako tailerrak, mozorroak, musikaterapia, barreterapia eta sormenezko eraikuntza. Aurten parte hartu duten umeak 6.505etik gora izan dira.
Bertso Udalekuak
Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuen 19.edizioa antolatu du 2016ko udarako.
Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dute, euskararen erabilera bultzatzeko urian
Bilboko Udalak, horrela, Euskaltzaindiari 15.750 euroko urteko diru-laguntza emango dio, euskal literaturaren zuzeneko ikaskuntza eta ikaskuntza sakona bultzatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko Bilbon.
LORALDIA festibala 2016, primaderako festibala Bilbon
Apirilaren 9tik 24ra Bilboko zenbait aretotan ikusgai izango dira arte diziplina guztietako hainbat ikuskizun
Biribilko programako merkatarientzako euskarako ikastaroetan parte-hartzaileak 2015-2016 ikasturtean %12,1 gehiago dira
Guztira 176 pertsonak egin dute matrikula Biribilko ikastaroetan parte hartzeko. Bilboko Udalak Merkataritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko sortutako Plana da Biribilko
“Kili-kili. Euskara pozgarri” erakusketaren inaugurazioa
Bilboko Udalak, Euskara eta Hezkuntza Sailaren eskutik, Labayru Fundazioak eta Euskal Museoak “Kili-Kili. Euskera pozgarri” erakusketa inauguratuko dute gaur. Umeen artean euskara bultzatzeko helburuarekin euskaraz idatzitako aldizkari baten bilakaera agertuko da erakusketa horretan.