Finala abenduaren 3an jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.
“Istorio txikiak, mundu handiak” jardunaldia antolatu du Ibaizabal argitaletxeak
Jardunaldia argitaletxearen 20. urteurrenaren harira antolatu dute.
Bilbo Zaharra euskaltegiak Forum berria aurkeztu du
2010-2011 ikasturteko lehenengo hiruhilekorako musika eta hitza uztartzen dituen bost ekimen prestatu ditu.
True Love saria abiatu da bertso-rap fusion modalitatean bilbotar gazteentzat
Sariaren xedea gazteen artean gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunean oinarritutako maitasun harremanak eta maite-kontu positiboak bultzatzea da.
2010-2011 ikasturtearekin batera, Bilboko Udaleko Euskara Sailak Idazle Laborategia programa jarriko du martxan
Aurten ere Bilboko gazteei begirako idazle-eskola izango da Lutxo Egia idazlearen gidaritzapean.
XI. Bilbaopoesia urriaren 14an hasiko da
Aurtengo jardunaldiek Miguel Hernandez poeta eta 27ko belaunaldi osoa omenduko dute.
Athletic Club Fundazioak euskararen normalizazioa bultzatzeko egitasmoa abiarazi du
Koikili Lertxundik, Gorka Iraizozek eta Mikel San Josek hiru entrenamendu egingo dituzte haurrekin euskara lantzeko.
“Eztabaidak Literaturarekin” ekimena izango da bihar
Seve Calleja idazlea eta Inazio Mujika idazle eta editorea izango dira elkarrizketako protagonistak.
“Gu ere bertsotan” egitasmoa martxan jarriko da Bilboko hainbat ikastetxetan
Egitasmoaren helburua ahozko komunikazio gaitasuna sormenaren bidez lantzea eta hobetzea da, beti ere ikasleen parte hartzea bultzatuz.
Bilblogari euskarazko blogen lehiaketa abian da berriro
Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta nontzeberrik bigarren urtez bilbotar gazteentzako lehiaketa antolatu dute