Bilboko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunean euskararen irakaskuntzako zortzi talde handiei, euskaltegi alegia, omenaldi bat eskaini gura izan deutse.
Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak “Bilblogari” euskarazko blogen lehiaketako sariak banatu ditu
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta interneteko Nontzeberri.com kultur atariak “Bilblogari” euskarazko blogen lehiaketako sariak banatu dituzte. Hiru kategoriatan eman dira sariak: blog pertsonalak, taldeko blogak eta blog tematikoak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 15ean jokatuko da Bilbon
Arkaitz Estiballes da finala jokatuko duen bertsolarietako bat. Azaroaren 25ean eta abenduaren 2an ezagutuko dira finala jokatuko duten gainontzeko bertsolariak.
Xabier Amurizak bere bigarren liburua aurkeztuko du astelehenean Euskaltzaindiaren egoitzan
Euskararen norabideaz diharduen Zazpi ebidentzia birjaiotzarako argitaratu berri du.
Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du “Bilblogari” euskarazko blogen lehiaketa
Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Interneteko Nontzeberri.com kultura atariarekin elkarlanean, “BilBlogari” euskarazko blogen lehiaketa abian jarri du aurten ere. Ekimenaren helburua, euskararen erabilera Interneten eta euskarri digitaletan indartzea da eta euskarri digitaletan ez galtzea.
Xabier Monasterio: “Hizkuntzaren eta literaturaren didaktikan espezializatu nahiko genuke”
Urteak dira Zenbat Gara elkarteak euskararen irakaskuntzan diharduela eta bere azkenekoetako proiektua da Atoan! argitaletxea. Ez da ohiko argitaletxea, ekoizten dituen lanak ez dira euskarazkoak bakarrik, euskara irakurterrazekoak dira, hizkuntza ikasten ari direnei nahiz euskaraz jakin arren irakurtzeko ohiturarik ez dutenei zuzenduak. Xabier Monasterio (Bilbo, 1959) Atoan!-eko argitalpen arduraduna da.
II. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa astelehenean jarriko da martxan
Sari bakarra izango da, 1.500 eurokoa, eta erakusketa bat egingo da epaimahaiak aukeratutako lanekin.
Martxan da Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako XXX. edizioa
Urriaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.
Aitor eta Pedro Zuberogoitia anaiek Bertan Bilbo liburuaren gaztelerazko itzulpena aurkeztu dute
Bilbon XX. mendean euskarak izan dituen gertakaririk garrantzitsuenak bildu dituzte liburu honetan.
Arantxa Urretabizkaia: “Bonsai tamainako sistema literario oso bat daukagu, gu ez ginen hainbeste amestera ausartzen”
Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazlearen Zergatik panpox (1979) eleberria irakurriko dute Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen V. Irakurraldian. Ekitaldia Arriaga Antzokian izango da ekainaren 14an, 08:00etatik 20:00etara. Hamabi orduetan 400 lagun inguru pasatuko dira Zergatik Panpox liburuaren pasarteren bat irakurtzera. Horien artean izango dira euskal kulturako, gizarteko, kiroletako, politikako eta beste hainbat arlotako pertsonaia ospetsuak.