Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen irakurraldi hau ekainaren 16an izango da Arriaga antzokian
Pedro Alberdi: “Aurtengo berrikuntza aipagarriena Saizarbitoria berak zati bat irakurriko duela izango da”
Bilbo Zaharra euskaltegiak IV. etenik gabeko klasikoen irakurketa ozena antolatu du. Ekainaren 16an izango da Arriaga Antzokian eta aurtengoan Ramon Saizarbitoriaren Hamaika Pausu eleberria irakurriko dute. Pedro Alberdi (Eibar, 1957) irakurketaren kudeatzaileak irakurketaren inguruko azalpenak eman ditu.
“Eman giltza” da Bilboko etxeetara banatuko den euskara familia bidez transmititzeko kanpaina berria
Alkarbide bilguneak koordinatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu duen egitasmo hau martxan jarriko da 37 udalerritan eta 3 mankomunitatetan.
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Bilbon jokatu da
Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal izan dira Bizkaiko txapeldunak.
Bilboko 41. Liburu Azoka ekainaren 2tik 12ra ikusgai egongo da Areatzan
Bilboko Udaleko Euskara Sailak bi saltoki izango ditu euskal literaturaren eta musikaren azken nobedadeekin.
Bilboko Udalak eta Labayru Ikastetxeak euskara bultzatu eta sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Bi erakundeen lankidetza harremana urteetakoa da euskararen alde.
Zazpi kaleetako dendetan 20.000 poltsa berrerabilgarri oparituko dituzte euskara bultzatzeko
Banaketa Bilboko Udaleko Euskara Sailaren eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartearen arteko hitzarmen-akordioari esker egingo da.
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Hitzarmenari esker fundazioak 2011 urtean egingo dituen jarduerak zati batean finantzatuko ditu Bilboko Udalak.
Euskarazko animazio film baten inguruko jarduerak azaltzen dituen erakusketa
Erakusketa ikusgai izango da Campos antzokian maiatzaren 4tik 10era.
XX. mendeko hizkuntzalaritza arloko lan bi argitaratuko dira berriro
Mendebalde Kultura Alkarteak, Euskara Sailaren laguntzarekin, Pablo Zamarripa eta Mikel Zarate bizkaitar hizkuntzalarien lan bi argitaratuko ditu atzera.