Maiatzaren 6an eta 7an Euskaltzaindiaren aretoan izango diren berbaldietan oraingo euskarak beste hizkuntza batzuekin dituen harremanak aztertuko dituzte.
Bilbori buruzko Sinposioa
"Bilbo: Gunea, zabalkundeak eta mugak" izango da Bilbori buruzko historia dela eta antolatu den XV. sinposioaren izenburua.
Korrika laster Bilbon
Apirilaren 15ean, arratsaldeko zortziak eta laurdenetan pasatuko da Korrika udaletxearen aurretik.
Xabier Gereño bilbotar eredugarria joan zaigu
Xabier Lopez de Gereño Arrarte euskaldun eta euskaltzale polifazetikoa barikuan hil zen, apirilaren 8an, 86 urte zituela.
Ana de Castro: “Erronka Bilbo euskalduntzea da; bideen eraginkortasuna da kontua, hizkuntza ohiturak aldatzea ez baita egun bateko operazioa”
Ana de Castro Rubalkaba Bilboko Udaleko Euskara zinegotzia da. Euskarak administrazioan bizi duen egoera, azken urteotan izandako garapena eta hiritarrei begira abiatutako hainbat egitasmo izan ditu hizpide. Aurrera ere begiratzen du, ordea, eta hiriaren euskalduntzea du ordurako helburu.
Badator Korrika!
Apirilaren 7an hasiko da Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia.
Ze esatek eta Enkore taldeen kontzertua Harrapazank programaren barruan
Kontzertua Bilborock aretoan izango da apirilaren 8an 20:00etan
Apirilaren 2an eta 9an izango dira Harrapazank programako Distirazank eta Dantzazank lehiaketetako galak
Ze esatek eta Enkore taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera ere izango dugu
Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketako finalaurrekoetan da Bilboaldeko taldea
Lehenengo saioa Arratiako taldearen aurka jokatu du Igorren. Hurrengo saioa Lea-Artibaiko taldearen aurka jokatuko du.
GO!AZENeko antzezleek “Goazen Dantzatzera” ikuskizuneko koreografiak dantzatzen irakatsiko dute
Apirilaren 3an, Bilboko umeek "Goazen Dantzatzera" ikuskizun musikalaz gozatzeko aukera izango dute, Go!azen telesail arrakastatsuko antzezleek irakatsiko dute horretan nola dantzatu zenbait koreografia.