Juan Ramon Madariaga (Bilbo, 1962) Euskal Filologian (Deustuko Unibertsitatea) lizentziatua da eta irakaskuntzan hainbat urtez lan egin ostean, gaur egun Nontzeberri.com kultur atariko erredaktorea da. Liburu ugari argitaratu ditu bilbotarrak eta hainbat sari ere irabazi ditu. Bere zaletasunen artean mendia ezin ahaztu, izan ere hainbat zortzimilako igo ditu (Cho Oyu, Broad Peak, Everest eta Shisha Pangma). Azkena, Shisha Pangma (Txina, 8.027 metro), 2010eko maiatzaren 17an.
Bilblogari Lehiaketaren sariak banatu dira abenduaren 1ean
Aurtengo edizioan 32 gaztek parte hartu dute Interneten euskararen erabilera sustatzea helburua duen Lehiaketa honetan.
Bilboko Udalak omenaldia egin dio Bizkaia Irratiari, sortu zeneko 20. urteurrena dela eta, Euskararen Nazioarteko Egunean
Irrati honek hamarkada bi eman ditu Bizkaiko hiriburutik euskara hutsez emititzen.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekimen izango dira
Hainbat udalerrik eta mankomunitatek bat egin dute egitaraua osatzeko garaian eta guztira, 146 ekimen antolatu dituzte.
“Zer gara gu – Nor gara gu” mahai jolasa aurkeztu dute
Euskal Herriko kulturaren arlo guztietako galderak bildu ditu sei urtetik gorako haurrentzat osatu duten jolasak.
BandenLehia musika lehiaketaren bigarren edizioa martxan da
Finala abenduaren 3an jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.
“Istorio txikiak, mundu handiak” jardunaldia antolatu du Ibaizabal argitaletxeak
Jardunaldia argitaletxearen 20. urteurrenaren harira antolatu dute.
XI. Bilbaopoesia urriaren 14an hasiko da
Aurtengo jardunaldiek Miguel Hernandez poeta eta 27ko belaunaldi osoa omenduko dute.
2010-2011 ikasturtearekin batera, Bilboko Udaleko Euskara Sailak Idazle Laborategia programa jarriko du martxan
Aurten ere Bilboko gazteei begirako idazle-eskola izango da Lutxo Egia idazlearen gidaritzapean.
True Love saria abiatu da bertso-rap fusion modalitatean bilbotar gazteentzat
Sariaren xedea gazteen artean gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunean oinarritutako maitasun harremanak eta maite-kontu positiboak bultzatzea da.