D bitamina. Aberastu bere heziketa! izeneko kanpainaren baitan 3.000 gutun banatuko ditu Bilboko Udalak.
Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXII. edizioa
Idazlanek euskaraz idatziak eta marrazkiz osatuak egon behar dute. Horrez gain, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
30 ikuskizun baino gehiagok osatzen dute Ikusi eta Ikasi programaren aurtengo edizioa
Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu. Bi gune berri ditugu aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia.
Bilblogari lehiaketako sariak banatu dituzte
Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Nontzeberrik lehenengo aldiz antolatu dute Bilblogari euskarazko blogen lehiaketa. Sariak abenduaren 23an banatu ziren eta, besteak beste, blog tematiko onena, blog pertsonal onena eta blog originalena saritu zituzten.
Udalak euskara ikasteko diru laguntzak emango dizkie 366 gurasori
Euskara Sailaren laguntza horietaz baliatzeko Bilbon erroldatuta egon behar dira eta seme-alabek D edo B ereduetan matrikulatuta egon behar dute.
Euskara Sailak Alde Zaharreko jatetxe eta tabernetako karteletan euskararen erabilera bultzatzen du
Ostalaritzan euskararen normalizazioa eta presentzia areagotzea helburua duen ekimen hau Sailak Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearekin sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Nontzefilmak lehiaketako izen-ematea zabalik dago
Nontzefilmak 2010 Zine eta Animazioko Film Laburren Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek otsailaren 26a baino lehen eman beharko dute izena. Filmak zinekoak nahiz animaziokoak izan daitezke, eta teknika guztiak onartuko dira.
Maialen Lujanbiok irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Historian lehenengo aldiz emakume batek, Maialen Lujanbiok, lortu du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela. Hernaniarrak buruz-burukoa Amets Arzallusekin jokatu zuen 14.500 bertsozaleren aurrean.
Eskola-kirolean euskara sustatzeko Euskara eta kirola egitasmoan parte hartuko du Bilboko Udalak
Bizkaiko 16 udalerrik eta bi mankomunitatek eskola-kirolaren bidez euskara sustatzeko Euskara eta kirola izeneko kanpainan parte hartuko dute, horien artean Bilboko Udalak. Alkarbide Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak koordinatu du ekimena.
BandenLehia.com txapelketako finala
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, BandenLehia.com txapelketaren finala jokatuko da gaur (abenduak 4). Bilboko Rock Star aretoan, 19:00etatik aurrera.