Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Bilboko Udalak gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoei omenaldia eginez. Frankismoaren garaiko une zail eta latzetan euskara Bilbon zabaltzeko eta bizirik iraunarazteko emakume horiek egindako lanaren esker ona agertu nahi die horrela udalak.
Euskarazko Produktuen Katalogoa
Bilboko Udaleko Euskara Sailak, urtero bezala, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 18.000 ale banatu ditu 6 eta 13 urte bitarteko bilbotarren etxeetan. Helburua, ume eta gaztetxoen artean euskarazko ekoizpenen kontsumoa bultzatzea da.
Literatur sariketetako irabazleen idazlanak argitaratu ditu Kultura eta Hezkuntza Sailak
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Alberdania argitaletxeak euskarazko bi idazlan plazaratu berri dituzte, saio bat eta olerki-bilduma bat, Bilboko Udalak antolatutako literatur lehiaketen azken urteotako edizioetan garaile suertatu direnak.
Euskara Sailak euskarazko filmen zikloa martxan jarri du Castañoseko udaltegian
Bilboko Udaleko Euskara Sailak antolaturik, euskarazko pelikulen zikloa emango da Castaños-eko Udaltegian (Castaños kaleko 11. zenbakian). Zortzi barikutan izango da urriaren 30ean hasita, 18:00etan eta familia guztiari zuzenduta bereziki, bertan azken urteotako filmik interesgarrienak ikusi ahal izango direlarik. Sarrera doan izango da.
Poesia astearen hamargarren edizioan 4.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte
Bilbaopoesiaren baitan aurten 65 idazle baino gehiagok hartu dute parte. Beraiekin, Mikel Urdangarin abeslaria, Bingen Mendizabal, Ruper Ordorika edo Bixente Martinez musikariak izan dira.
Euskara Sailak eta Labayru Ikastegiak lankidetza hitzarmena sinatu dute Bilbon euskara sustatzeko
Bilboko Euskara Sailak eta Labayru Ikastegiak hitzarmena sinatu dute euskara sustatzeko. Hitzarmen horren baitan Georges Simenonen Eusebio Erkiagak euskaratutako Aspaldiko Maigret lana argitaratu da.
Euskararen erabilera sustatzeko mintzakide programaren bigarren edizioa hasiko da
Mintzakide Programaren lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarriko du euskararen erabilera sustatzeko ekimen ludiko berritzaile honen bigarren edizioa. Mintzakide Programak bikoteak osatuko ditu, euskara ohiko hizkuntza dutenen eta euskara maila eta hitz jarioa hobetu nahi duten pertsonen artean.
Familia giroan euskara erabiltzeak duen garrantziaz sentiberatzeko kanpaina
Bilboko Udaleko Euskara Sailak 6.000 foileto inguru bidaliko ditu 2007an eta 2008an jaiotako umeen etxeetara, familia giroan euskara erabiltzeak duen garrantziaz sentiberatzeko gurasoak. Gurasoek triptikoan bertan izango dute euskara ikasteko diru laguntza programan izena emateko inprimakia.
Zortziko txikiaren programaren amaierako jaialdia bihar, barikua, Bilborocken
Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Bizkaiko Bertsolaritza Elkarteak antolatzen duten Zortziko Txikia izeneko bertsolaritzako programaren amaierako jaialdia egingo da bihar, barikua, 2008ko ekainaren 13a.
Euskera saileko Harrapazank gazteeentzako programaren tailer musikalak hasiko dira
Bilbon, 2009ko otsailaren 19a. Gaur, Euskara Sailaren Harrapazank programa kulturalaren tailer musikalak hasiko dira. Topaketa hauek hasiera emango diote 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako jarduera erakargarri eta berritzaile ugari biltzen dituen ekimen honen laugarren edizioari.