Bilbo, 2009ko otsailaren 25a. Bihar, Euskara Sailaren Harrapazank programa kulturalaren bigarren tailer musikala garatuko da. Topaketa hau 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako jarduera erakargarri eta berritzaile ugari biltzen dituen ekimenaren barruan dago.
Euskara sailak euskararen erabilera pertsonen artean sustatzeko laguntza programa jarri du abian
Bilbao, 2009ko martxoaren 10a. Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du, Ulibarri Euskaltegiarekin batera, euskararen erabilera sustatzeko ekimen ludiko berritzaile bat: Mintzakide Programa. Ekimen horrek euskara ohiko hizkuntza dutenekin eta euskara maila eta jariotasuna hobetu nahi duten pertsonekin bikoteak osatuko ditu. Bikotekideek gutxienez 10 astean ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dute.