BIRIBILKO programaren bidez euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak eskaintzen zaizkie merkataritza-sektorean lan egiten duten pertsonei.
Bilboko Udalak bat egin du Euskaraldiarekin adierazpen instituzional baten bidez
Bilboko Udalak berea egiten du Euskaraldiaren helburua, hau da, euskarazko hizkuntza-praktika eta -harremanak bultzatzea eta herritar guztiak animatzen ditu, euren euskara-gaitasunen arabera, Euskaraldian parte hartzera.
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak Clash Royal bideo jokoari buruzko bideoa saritu dute YouTuber izateko B-Tuber lehiaketaren lehenengo edizioan
Lehenengo edizio honetako irabazlea Kimetz Karkoba Gaminde, Clash Royal bideoaren egilea izan da. Saria, berriz, sarean bideoak egiteko ekipo profesionala.
Bilboko udalak eta euskaltegien sareak “Goazen euskaltegira” kanpaina abian jarri dute herritarrei euskara ikasteko edo hobetzeko adorea emateko
Bilbon 17 euskaltegi daude, han-hor-hemen banatuta uriko auzoetan eta 2018/2019 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea zabaldu dute
Bilboko Udalak batxilergoan eta lanbide heziketan euskarazko ikasketak sustatzen dituen “Nahi dudalako!” ekimenaren lehen saria eman du
Bilboko Udalak 2.870 diptiko bidali zituen martxoan DBHko 4. mailako ikasleak dauden uriko helbideetara, ikasketak euskaraz egiten jarraitzeko dauden aukerei buruzko informazioa emate aldera
Begiratu zer egin dezakezun hilabete honetan Darabilbon!
Bisita gidatuak, gozogintza tailerrak….
Bilbok bat egin du Euskaraldiarekin
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketan parte hartzeko deia egin dute Bilboko udalak, Bilboko euskaltzaleek, eta hainbat entitatek
Txomin Agirreren “Kresala” lana irakurriko dute Klasikoen 11. Irakurketa jarraitua programaren barruan
Irakurketa ekainaren 7an izango da Arriaga Antzokian eta aurreko egunetan gaiaren inguruan zenbait hitzaldi antolatu dira
B-Tuber-izan euskal YouTuber ikastaroan izena emateko epea zabalik
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak B-Tuber ikastaroa eskainiko diete Bilboko gazteei Euskararen Etxean
Ostegunean banatuko dira Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXX. edizioko sariak
Lehiaketa honen helburua Lehen Hezkuntzako eta DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikasleek euskaraz irakurtzea eta idaztea da