Galdeketaun 12-17 urteko gazteentzat da, eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak sustatutako ekimena da, Nontzeberri.com atari kulturalaren laguntzarekin
Bilboko Udalak 14 eta 17 urte bitarteko gazteak animatu nahi ditu euskarazko youtuber egitera
Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, B-Tuber egitasmoa abian jarriko du YouTube plataforman euskara gehiago erabiltzeko; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian gehien erabiltzen duten kanaletako bat
IV. Bizkaidatz Txikia Lehiaketan parte hartzeko azken egunak
Parte hartzaileek Leire Bilbaoren eta Toti Martinez de Lezearen istorio bana amaitu beharko dituzte
#Botaba egitasmoa martxan da
Gazteak eta Labayru Fundazioak #Botaba egitasmoa jarri dute martxan. Egitasmo honen helburua berbakera kolokialeko euskal esamoldeak sare sozialen bidez zabaltzea da.
Deustualdeko hizkuntza-ohiturak iraultzeko 11 egun!
Ekimena azaroaren 23tik abenduaren 3ra egongo da martxan Deustu-Done Petrin, Erriberan, Ibarrekolandan, San Inazion, Arangoitin eta Elorrietan.
Blogetan! Blog izarren bila
www.blogetan.eus-en helburu nagusia blog desberdinetako edukiak automatikoki bilduko dituen ataria sortzea da, orden kronologiko eta kategoriaka sailkatuta eta pertsonalizatzeko aukera eskaintzen duena
Bilboko Udala gazteen arteko euskararen erabilerari buruzko ikerketa bat egiten ari da Eusko Ikaskuntzarekin batera
Bilboko Udalak gonbita luzatu nahi die 15 eta 22 urte bitarteko gazteei, urriaren 7an eta 21an antolatuko diren foroetan parte har dezaten, Eusko Ikaskuntzarekin harremanetan jarriz.
Bilbok uriko merkataritzan euskararen erabilera sustatzen jarraituko du
Merkataritza sektorea euskaraz bizi dadin eta euskaraz lan egin dezan, Biribilko euskara-ikastaroak eskaintzen ditu, uriko merkataritzaren sektorean diharduten pertsonentzat
Gazteen “Harrapazank” programa itzuliko da udazkenean, “Izarren Hautsa” talentu eskola eta “Klikazank” internet bidezko ginkanarekin
Harrapazank gazteen programak programazio zabalagoa du aurten, udazkenean talentuen eskola eta internet bidezko ginkana eskainita. Gainera, Instagram sare sozialeko selfien lehiaketarekin jarraituko dute.
Bilboko Udalak eta Euskaltegien sareak euskarako ikastaroetan izena ematera animatu nahi dituzte herritarrak, gure hizkuntza hobeto ikasteko
“Euskera is in the Air – Vive Bilbao en euskera” goiburuaren bidez, herritarrak animatu nahi dira izena ematera 2017-2018 ikasturtean. Euskaltegietako matrikulazioa irailean egingo da.