Xedea:
Bilboko Udalak, Partaidetza eta Barrutiak Sailak kudeatuta, diru-laguntzak ematen dizkie hiritarren elkarteei Udaleko sailek beraien helburuak betetzeko antolatzen dituzten programen osagarri izango direnak gauzatu ditzaten.
Oinarriak:
Eskabideak egiteko argibide guztiak Partaidetza eta Barrutien Saileko web atalean eta Bilboko Udalaren Hiritar Arretako Bulegoan eta Barrutiko Udal Zentroetan jaso ahal izango dira.
Atal horretan Diru-laguntzak arautzen dituzten Oinarri Orokorrak eta Zehatzak kontsultatu daitezke, bai eta eskaera online egin ere.
Hartzaileak: Irabazi asmorik gabeko erakundeak (elkarteak eta fundazioak).
Data: Abendu-urtarrila bitartean (oinarriak BAOn argitaratu ondoren).
Informazio osagarria:
-
- Bilboko Udalaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (ESEP) finkatutako hainbat ekintza diru-laguntzen bidez gauzatu ahal izan dira.
- Esparruak: Diru-laguntzok eskatzeko 13 esparru (gizarte ekintza, kultura, euskera, kirola, hezkuntza…) daude eta esparru bakoitzak bere arloak ditu. Arloak diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptuetan banatzen dira.
- Euskara arloa:1. arloa: Ikastetxeak, DBHko institutuak eta ikasleen guraso-elkarteak1.1. kontzeptua: araututako hezkuntzaren osagarriak diren edo hura indartzen duten programak, ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea xede dutenak.
Ikasleen artean euskararen erabilera sustatzeko helburua duten hezkuntza arautuaren gehigarri gisako programa edo jarduerak2. arloa: Euskara sustatzea2.1. kontzeptua: zerbitzuak euskaraz eskaintzea, batez ere aisialdiko, kultur produkzioko eta argitalpenen produkziokoak.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (ESEP) finkatutako xede estrategikoen eta lehentasunen arabera, helburu nagusitzat euskara normalizatzea daukaten elkarteak eta beste pertsona juridiko batzuk.2.2. kontzeptua: euskararen transmisioa eta kalitatea, bereziki teknologia berrien arloan, lan-esparruan eta aisialdian.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (ESEP) finkatutako xede estrategikoen eta lehentasunen arabera, orotariko elkarteak.
Informazio gehiago:
Erakundea: Udala