«EMAN GILTZA» EKIMENAREN BIGARREN SARIA BANATU DU BILBOKO UDALAK
«Eman Giltza» ekimenaren aurtengo edizioaren bigarren saria Alaitz Duarterentzat izan da, Santutxun bizi den eta ume bi dituen bilbotarrarentzat. Eider Inunciaga Euskarako zinegotziak eman dio saria: euskarazko jolasen sorta bat.