Mintzapraktika euskara praktikatzeko egitasmoa da. Hitz egiteko guneak sortzean datza, euskaraz ondo dakitenentzat eta euskara ikasten ari direnentzat.
Programa honetan, mintzapraktika talde txikiak osatzen dira, auzoa, adina, zaletasunak eta aukerak kontuan hartuta. Euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta, taldekideen artean erabakitzen dute noiz, non eta zertarako bildu. Talde guztietan euskaraz ondo moldatzen den laguntzaile edo bidelaguna egoten da proiektuaren dinamizatzailearekin koordinatu eta harremanetan egoteko.
Hartzaileak:
Euskara ikasleak: euskara ikasten ari direnak edo aritu direnak eta euskara praktikatu nahi dutenak. Izena ematearekin batera, proiektuaren koordinatzailearekin elkarrizketa labur bat izango du, gutxieneko maila duela baieztatzeko.
Euskaraz moldatu bai, baina lasai hitz egiteko konfiantzazko guneak behar dituztenak.
Euskaraz ondo moldatzen direnak: bidelagunak edo laguntzaileak izango dira.
Data: Iraila-ekaina
Lekua: Bilboko auzo guztietan.
Informazio osagarria:
E-posta: berbalaguna@aek.eus
Izena emateko: https://praktikatu.eus/blog/bilbo/