Gizakiak betidanik jolasak eta jokoak… bere inguru sozialarekin harremana izateko tresnatzat hartu du. Horretan oinarrituz eta taldearen kohesioa bultzatzen duten jolas eta jokoen egokitasunaren arabera Euskal Jolasak Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan erabiliz, euskararen erabilerarako esparru berriak sustatzeko proiektua burutu du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Bilboko ikastetxeekin elkarlanean.
Hartzaileak: Bilboko ikastetxeetako B edo D ereduetako LH eta DBHko ikasleak.
Data(k): urtean zehar zenbait topaketa
Lekua: San Inazioko Levante plaza, Etxebarria parkea, Euskalduna zubipean dagoen hokey pista eta Nerbioi itsasadarra
Informazio osagarria:
- Egitasmo honen helburuen artean ditugu euskararen erabilerari lotutako euskal jolas eta jokoen espazioa garatzea bai eta neska eta mutilen garapen integrala garatzeko ekimena bultzatzea, talde sentimendua lantzea… ere.
- Euskal Herriko Ikastolen Elkartea harremanetan jartzen da baldintzak betetzen dituzten ikastetxeekin.
- Herri jolasak egitasmoan, parte hartu duten ikastetxeetan jolas eta jokoei buruzko unitate didaktikoa landu ondoren, topaketa batzuk antolatzen dira ikastetxeen eremuetatik kanpo.
- Topaketetan 20 bat ikastetxetako 1.200 ikaslek parte hartzen dute.
- Xiba – Bilbon herri jolasak euskaraz egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.