Xedea:
Euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei diru-laguntza ematea.
Oinarriak:
Euskaltegi publiko, euskaltegi pribatu edo euskararen autoikaskuntzarako zentro batean ikasi ondoren, HABEk eginiko mailen egiaztapenerako urteko deialdietan mailaren bat egiaztatu izana edo EGA lortu izana.
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Oharra:
Eskaera egiteko epea eta prozedura:
Epea irailean irekitzen da. Data horretan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailak HABEren euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei emango zaizkien diru-laguntzen deialdia argitaratzen du.
Erakundea:
Eusko Jaurlaritza – Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Saila