Bilboko gazteen artean euskararen erabilera txikia dela esaten da, baina zeintzuk dira arrazoiak? Egoera honen aurrean, nola lagundu dezakete ardura duten agente eta agintariek? Zer egin dezakegu?
Gaur egungo gizartearen kezka erantzutea eta konponbide berriak eskaintzea da Eusko Ikaskuntzaren helburu nagusietako bat. Euskararen erabileraren errealitatea eta erronka aztertu nahian ‘Eta gazteak Bilbon euskaraz, zergatik ez? Gazteen euskararen erabileraren azterketa Bilbon’ ikerketa proiektua landu da.