Helduen euskalduntzearen mailak:
Egiaztatzea:
- HABE: euskaltegien bidez edo deialdi librean aurkezteko aukera dago. A1 eta A2 mailak euskaltegietan egiaztatzen dira eta gainerakoak azterketa deialdien bidez. Urtean bi deialdi egoten dira, uda aurretik eta uda ostean. Hemen informazio guztia: https://www.habe.euskadi.eus/euskara-mailak-egiaztatzea/webhabe00-edukiak/eu/
- HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA: bertako ikastaroetan matrikulatuta egonda edo deialdi librean ere egin daiteke azterketa maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1. Euskarazko C1ean ez dago aukerarik libre moduan aurkezteko. Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako aukera emango du, maiatzaren bukaeran eta ekainean. Hemen informazio guztia: https://www.euskadi.eus/hizkuntzen-irakaskuntza-matrikula-librea/web01-a3hheoi/eu/
- IVAP: hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdiak ateratzen ditu EAEko administrazioetako langileentzat. Hemen informazio guztia: https://www.ivap.euskadi.eus/2023-1-deialdia/z16-a3hedei/eu/
Baliokidetzak: