Bilboko euskararen ezagutzaren eta erabileraren datuak iturri desberdinetatik jaso daitezke. Batetik, EUSTAT daukagu, Euskal Estatistikaren Erakundea, eta erakunde horrek hainbat datu jasotzen ditu euskararen inguruan, zenbait aldagai kontuan hartuta: sexua, adina, etxeko hizkuntza…
Bestetik, 5 urtero egiten da Inkesta Soziolinguistikoa, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sustatuta. 16 urtetik gorako biztanleei inkesta pasatzen zaie eta Euskal Herri osoko datuak jasotzen dira.
Azkenik, soziolinguistika Klusterrak 5 urtero egiten du Euskal Herriko Euskararen Erabileraren neurketa behaketa metodoaren bidez, eta datuak ematen dira lurraldeka, eskualdeka eta udalerrika.
3 ikerketa iturri horietan oinarrituta, Bilboko euskararen ezagutzaren eta erabileraren datu eguneratuak aurki ditzakezue lotura hauetan:
- Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT):
- HIZKUNTZA-GAITASUNA: Euskal AEko urte 2ko eta gehiagoko biztanleak egoitza duten udalerriaren (>=40.000 bizt.) eta adinaren arabera; euskara-maila orokorra kontuan hartuta. 2021: https://eu.eustat.eus/elementos/ele0010600/euskal-aeko-urte-2ko-eta-gehiagoko-biztanleak-egoitza-duten-udalerriaren-40000-bizt-eta-adinaren-arabera-euskara-maila-orokorra-kontuan-hartuta/tbl0010647_e.html
- ERABILERA: Euskal AEko biztanleria, biziterriari jarraiki, sexuaren eta etxean hitzegindako hizkuntzaren arabera. 2021: https://eu.eustat.eus/elementos/ele0010600/euskal-aeko-biztanleria-biziterriari-jarraiki-sexuaren-eta-etxean-hitzegindako-hizkuntzaren-arabera/tbl0010651_e.html
- Euskararen Erabileraren Kale Neurketa Bilbon: https://infogram.com/bilbo-aurkezpena-1hdw2jpj9we3p2l
Euskararen ezagutzaren eta erabileraren bilakaeraren datuak Bilbon:
2 urteko eta gehiagoko biztanleria euskara-maila orokorraren arabera:
1991 | 2001 | 2011 | 2021 | |
Euskaldunak | 35.061 | 53.051 | 78.727 | 103.631 |
Ia euskaldunak | 80.856 | 91.204 | 96.774 | 66.172 |
Erdaldunak | 248.158 | 198.127 | 166.869 | 168.382 |
Euskararen Erabileraren Kale Neurketa:
1993 | 2001 | 2012 | 2021 | |
Euskara | % 4,3 | % 4,6 | % 3,2 | % 3,5 |
Gaztelania | % 95,7 | % 95,4 | % 91,8 | % 92,1 |
Beste hizkuntzak | – | – | % 5 | % 4,4 |