Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistema (EAS) aginte publikoei, euskararen erabileraren normalizazio prozesuan diharduten eragile eta organoei, eta hiritarrei oro har, euskararen egoeraz eta Euskal Herrian luze-zabal agertzen duen bilakaeraz informazio zehatza eskuratzeko tresna da.
Informazio hori beharrezkoa da abian diren hizkuntza-politikak eta ekimenen funtzionamendua ezagutzeko eta ebaluatzeko, baita horiek garatu eta hobetzeko beharrezko neurriak hartu ahal izateko, nork bere eskumenen baitan.
Hizkuntza-adierazleek aintzat hartu beharko dute testuingurua, funtzionamendua, aipatutako hizkuntza-politika eta ekimenen kostuak eta emaitzak, edota halakoen falta.