Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta kultur eskaintza berritzeko, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du dagoeneko sustraituta dagoen Harrapazank programa. 12-18 urteko neska-mutilei zuzendutako jarduera berrien, erakargarrien eta gustagarrien bidez euskara Bilboko gazteen eguneroko hizkuntza, ohikoa eta irakaskuntzatik kanpokoa, bihurtu nahi da.
Izen emate epeak ondokoak dira:
- Moda desfilea: urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra.
- Harrapazank Eszenatokia: urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra.
- Argazki lehiaketa. Nahi beste argazki aurkezteko epea: otsailaren 6tik martxoaren 26ra.
You must be logged in to post a comment.