ABAO-OLBEk eta Arriaga Antzokiak Bost axola bemola izeneko ikuskizuna antolatu dute gaztetxoei zuzenduta ABAOtxiki Arriagan programaren barruan.
Lau abeslari, bi aktore eta pianorako ikuskizun lirikoa, errepertorioko opera pasarterik famatuenetariko zenbait eskaintzeko, argumentu hari dibertigarri batek lotuta. Bego Andreak, antzokiko garbitzaileen buruak, operaren sekretuak erakutsiko ditu bere umore bitxiaz, pertsonaia xelebre talde batek lagunduta.
Hiru ekitaldi emango dira; lehenengoa, otsailaren 11n 19:00etan, eta hurrengo biak, otsailaren 12an; bata, 12:00etan eta bestea, 19:00etan.
Gutxi gora-behera ordu beteko iraupena izango duen ikuskizun horretan Mozart, Wagner, Rossini eta beste autore ospetsu batzuen obrak entzun ahal izango dira. Ikuskizunaren prezioa 9€koa izango da haurrentzat eta 13€koa helduentzat.