Uda honetan Bilboko haurrentzat Udaleku Artistikoak izango dira Harrobia Ekoizpen Eszenikorako Zentroak antolatuta. Udalekuetan izena emateko azken eguna hilaren 28a izango da eta matrikula 150€ kostatuko da. Jangela eta autobus zerbitzua ere sartuko dira prezio horretan.
Udalekuetako begiraleak euskal konpainietako antzezle, dantzari eta zirkuko artistak izango dira. Begiraleak elebidunak izango diren arren, udalekuetako hizkuntza nagusia euskara izango da. Besteak beste, antzerkia, sormena, akrobaziak eta malabareak landuko dituzte.
Bi txanda antolatu dituzte: bat uztailaren 15etik 19ra eta bestea 22tik 26ra. Izena ematen dutenekin bi talde osatuko dituzte: Cabriola taldean 2004-2007 urteen artean jaiotakoak eta Tramoyan, berriz, 2000-2003 artean jaiotakoak.
Udalekuen ordutegia 10:00etatik 16:00etara izango da.
Informazio gehiago: www.harrobia.org edo 944597747 telefonoan.