Euskarak, Gazteria eta Kirol Sailak, hiriko euskaltegiekin batera, euskara ikasteko ikastaroak bultzatu nahi ditu aurten ere.
"Euskera badakizu? El euskera es nuestra lengua, la tuya. Aprende, mejora y comparte el euskera" kanpainarekin bilbotarrak euskaltegira hurbildu nahi ditugu eta euskalduntze bidean jarri. Bertan topatuko dituzte euskararen ikaskuntza, erabilera eta normalizazioa sustatzeko tresnak.
2013-2014 ikasturtean bereziki azpimarratu nahi dugu Udalak gurasoei euskara ikasteko ematen dien laguntza.
2012-2013 ikasturtean Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak 166.500 euro bideratu ditu gurasoen euskalduntzerako, beraiek talde estrategikoa osatzen dutelako hizkuntzaren biziraupenean. Bilboko ume eta gaztetxo gehienak euskaraz ikasten dute baina inguru nahikoa erdaldunean, gurasoek euskara ikasteko aukera handirik izan ez zutelako batez ere. Laguntzen programa honek berebiziko garrantzia ematen die familiaren barruko harremanei, euskararen kutsu akademikoa gainditu eta etxeko harremanen eguneroko komunikazio bide bihurtu dadin.
Aurten 250etik gora izan dira euskara ikasteko laguntza hartu duten gurasoek, 262 zehazki, eskatutako asistentzia eta aprobetxamendu baldintzak gainditu dituztelako. Udalak itzuli egin die gurasoei lehengo urteko irailean ordaindu zuten diru-kopurua ia osorik.
2013-2014 ikasturterako ere diru-laguntza aurreikusten da eta 2014ko martxoa inguru argitaratuko dira eskuratzeko baldintzak.
Bilbon 18 euskaltegi daude hiriko zortzi barrutietan. Honek esan nahi du auzo gehienetan euskaltegia dagoela.
Euskaltegien ezaugarriak dira beraien gaitasun didaktikoa eta profesionaltasuna, baita eskolaz kanpo euskara erabiltzeko eskaintzen duten aisialdi eta kultura ekimen mordoa.
Informazio gehiago: Euskara ikasi