Parte hartzea eta komunikazioa funtsezko ezaugarriak dira erakundeen antolaketa kultura berrietan.
Erakundeetan ere ezinbesteko bilakatu da komunikazio fluxu berrien kudeaketa, bai eta horien sorkuntzan protagonismoa hartzea ere. Horiek guztiak horrela izanik, Mondragon Unibertsitatearen titulu propio honen helburua da, batetik, ulertzea komunikazio paradigma berriak eta horiek erakundeetan duten eragina eta, bestetik, prestatzea ikasleak erakundeetako komunikazio jarioa bideratzeko.
Aditu titulu hau lanean dihardutenei eta lizentziadun berriei zuzenduta dago. Batetik, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere, komunikazioan, kudeaketan, koordinazioan edo zuzendaritza lanetan; bestetik, aditu titulu hau oso egokia da enpresa-komunikazioaren nondik norakoak ezagutu eta menderatu nahi duten lizentziadun zein gradudunentzat, bereziki ikasketa hauek dituztenentzat: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Humanitateak eta Enpresa, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Industria Antolakuntza Ingeniaritza. Aditu titulua euskaraz emango da.
Kredituen antolaketa, materiala, metodologia, irakasle taldea eta abarri buruzko informazioa Mondragon Unibertsitatearen web orrian dago ikusgai.