Menu
  • Euskara Zuzendariordetza
    • Nor gara?
    • Euskara Zuzendariordetzaren zerbitzuak
    • Urteko txostena
    • Zerbitzuen Agiria
    • Hizkuntza eskubideak
    • Araudia
  • Harremanetarako
  • bilbao.eus
Euskara
EspaƱol
Facebook
Twitter
Menu
  • Albisteak
  • Zer behar?
  • Euskara ikasi Bilbon
    • Bilboko euskaltegiak
    • Hizkuntza-mailak, egiaztatzeak eta baliokidetzak
  • Dirulaguntzak
  • Egitasmoak
  • Euskararen Aholku Batzordea
  • Agenda
Bilboko Udalak youtuber gazte bi aukeratuko ditu uriak gazteentat duen aisialdiaren arloko eskaintza zabaldu dezaten

Bilboko Udalak youtuber gazte bi aukeratuko ditu uriak gazteentat duen aisialdiaren arloko eskaintza zabaldu dezaten

20/09/2019Uncategorizedadmin

Bilboko Udalak, Bilbao Gazte gazte-markaren bidez, hirugarren lehiaketa antolatu du bere youtuber ofizialak aukeratzeko. Aurkeztutako hautagai guztien artean epaimahaiak mutil bat eta neska bat aukeratuko ditu, Bilbok gazteentzat duen aisialdiaren arloko planak kontatu eta azaldu ditzaten Bilbao Gazteren Youtube kanalen bidez. Horretarako, aukeratutako youtuberrek hilean bideo bi grabatuko dituzte (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz), banaka edo binaka, 2019ko urritik 2020ko apirilera arte.

Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak komunikatzeko modu bat sortu nahi du, gazteentzat zuzenekoa, erakargarria eta gertukoa izango dena.


Parte hartu nahi dutenek bideo bat bidali behar dute, gehienez bost minutuko iraupenekoa eta, bertan, euren izen-abizenak, jarduna (ikasleak, langileak…), zaletasunak eta aisialdiko jarduerak adieraziko dituzte.  Horrez gain, Bilbon hurrengo asteburuan zein izango den euren plana azaldu beharko dute, euskaraz eta gaztelaniaz. 

 Bideo hori eta izena emateko fitxa (bilbaogazte.bilbao.eus) we transfer aplikazioaren bidez bidali behar dira helbide elektroniko honetara: gazteria@bilbao.eus. Lehiaketaren oinarriak Bilbao Gazteren web orrialdean ikusi daitezke.

 Bideoak bidaltzeko epea railak 20, hasi eta urriaren 7an (astelehena) amaituko da, 23:59an. Parte-hartzaileek hiru baldintza bete beharko dituzte:

 ·         18tik 25 urtera bitartekoak izatea

·         Bilbon erroldatuta egotea

·         eta euskaraz eta gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna izatea.