Labayru Fundazioak, Bilboko Udalarekin sinatutako hitzarmen baten bidez, #entzuzu izeneko egitasmoa burutu du.
Bilbon, azken 30 urteotan, euskararen ezagutza nahiko zabaldu da; hala ere, etxean euskara jasotzen dutenak oso gutxi dira. Hori dela-eta, nahiz eta euskara irakaskuntzan, administrazioan, literaturan, hedabideetan eta beste esparru batzuetan sartu azken urteotan, gazteek hitz egitean duten adierazgarritasunaren aldetik, hutsune handia sumatzen da. Eta, hain zuzen ere, hutsune hori betetzea du helburu egitasmoak; hau da: ahozko jarduna bigarren mailatik lehenengo mailara pasatzea, euskararen erabilera areagotzea, lagun arteko erregistroa lantzea, ahozko komunikazio-gaitasuna handitzea, kalitatea eta bizitasuna hobetzea, egoera komunikatibo naturaletan aritzen jakitea, euskaraz ikasten ondo pasatzea eta euskara ikasteko modu erakargarri eta dibertigarria eskaintzea.
Horiek horrela, laupabost minutuko 6 podcast grabatu dituzte, euskara jatorra, zuzena eta egokia lantzeko. Egoera ezberdinak lantzen dira eta azalpenak ere badaude testuko zenbait alderdiri erreparatu eta horiek lantzeko.
Hauexek dira 6 podcast horiek:
- Eroriz ikasten da oinez.
- Esanak esan, alfer-alferrik.
- Inurrien antzera, tipi-tapa aurrera.
- Maitatu gutxiago eta gozatu gehiago.
- Zenbat buru… hainbat aburu
- Zer berri? Txarrak berri.
iVoxx-en entzungai daude.