Bilboko Udalak, aurten ere, euskara-ikastaroak eskainiko ditu Biribilko programaren barruan, uriko merkatarien artean euskararen erabilera sustatzeko. Aurreko edizioetan legez, ekimen hau HABErekin, euskaltegi homologatuekin eta bilbaoDendak plataformarekin elkarlanean garatuko da, bai eta urian hango eta hemengo merkatarien elkarteekin ere.
Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziak eta Rafael Gardeazabal Bilbon merkataritza eta turismoa sustatzeko bilbaoDendak plataformako presidenteak ikustaldia egin diete Bilbon euskararekin konpromisoa duten dendetako batzuei, zeintzuek euskaraz gauzatzen baitute beren jarduera profesionala, hala nola Gili-Gili eta Mikel Zuaza landareen, hazien eta loreen denda.
Narbaizak nabarmendu du zer konpromiso duen Udalak euskararen erabilera sustatzeko arlo guztietan, are merkataritzan ere, eta animatu egin ditu uriko dendak Biribilkon parte hartzera: “gure asmo nagusia da Bilbo geroz eta hiri euskaldunagoa izatea. Euskara kalera atera nahi dugu, erabil dadila, berba egin dadila, entzun dadila, eta, horretarako, merkatariek aukera izan behar dute, eta guk hala nahi dugu, beren zerbitzuak euskaraz ere eskaintzeko”. Bestalde, Gardeazabalek azpimarratu du oso garrantzitsua dela merkataritza-sektoreak euskararen normalizazio-prozesuari ematen dion babesa handitzea, eta, era berean, “gure hizkuntzan artatuak izatea baloratzen duten herritarren erosketa-esperientzia hobetzea”.
Biribilko programak aurreko urteetako eskaintzari eutsi dio, eta aukera bi ematen dizkie merkatariei:
Biribilko programak aurreko urteetako eskaintzari eutsi dio, eta aukera bi ematen dizkie merkatariei:
• Euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa: Bilboko merkatarientzat eta haietan lan egiten dutenentzat, euskaraz jakin ezean edo oso gutxi jakinez gero. Helburua da ahozko komunikazio oinarrizkoa lantzea, merkataritzan ohikoak diren egoeretarako hizkuntza-irizpideak emanez. destrozó un total de 295 viviendas -la mayoría de ellas en el barrio San Juan.
• Euskara komertziala hobetzeko ikastaroa: Bilboko merkatarientzat eta haietan lan egiten dutenentzat, euskaraz zertxobait jakinez gero. Aukera honetan, helburua da merkataritzaren arloan erabiltzen den euskara hobetzea, ahozkoa
nahiz idatzizkoa. kasu batean zein bestean, ikastaroak 90 ordu iraungo du. Eskolak astean bitan emango dira: astelehenetan eta asteazkenetan, edo astearteetan eta ostegunetan, 2021eko urritik 2022ko ekainera. Bi ordutegi eskaintzen dira, hautatzeko: 8:00etatik 9:30era, edo 14:15etik 15:45era. Biribilko programako ikastaroek Bilboko Udalaren eta HABEren dirulaguntza dute, eta 90 euroko kostua dute.
Euskaltegi hauetan emango dira:
• Bilbo Zaharra Euskaltegia. Posta kalea, 8
• Gabriel Aresti Euskaltegia. Done Bikendi kalea, 2
• Indautxuko AEK. Urkixo zumar-kalea, 88
• Juan Mateo Zabala Euskaltegia. Gordoniz kalea, 22
• Lizardi AEK. Txakur kalea, 1
• Matxintxu AEK. Ramón y Cajal etorbidea, 8
• Santutxuko AEK. Arbidea kalea, 21
• Ulibarri Euskaltegia. Gardoki kalea, 3
Eskoletara joanez gero, ziurtagiri bat emango zaio bakoitzari, Biribilko 2021-2022 ikastaroan parte hartu izana ziurtatzen duena (betiere, eskolen % 75era joan izana bermatu behar da). Gainera, nahi dutenei, merkataritza-arloko hiztegiak (gaztelania-euskara) emango zaizkie dohainik, jarduera arlo batzuetakoak eta besteetakoak, merkataritzan erabiltzeko berbak eta adierazpideak dauzkatenak. Era berean, doako itzulpen zerbitzua baliatu ahal izango dute (gaztelaniatik euskarara), jendaurreko merkataritza-testuak itzultzeko (kartelak), saltokietan erabili behar direnerako.
1.800 PERTSONA BAINO GEHIAGO MATRIKULATUTA 12 URTEAN
Biribilko programa 2009an jaio zen eta, harrezkero, Bilboko merkataritzaren esparruan diharduten 1.800 pertsona matrikulatu izan dira. Parte hartzen duten merkatarien ezaugarriei dagokienez, nabarmentzekoa da haietako asko emakumeak direla, 40 eta 50 urte bitarteko adina dutenak batez beste. Gehienak pertsonentzako zerbitzuen sektorean dabiltza (ile-apaindegiak, gimnasioak, bidaia-agentziak…); ondoren, arropa, oinetako eta osagarrien edo beste produktu komertzial batzuen adarrean dabiltzanak (jostailu-dendak, loradendak, bitxi-dendak). Gainerakoak bestelakoetan sartzen dira (elikagaiak, drogeriak, botikak, altzariak eta etxerako produktuak…). Ikastaroetan parte hartu izan duten pertsonek oso balorazio positiboa egin dute ikastaroei buruz, eta uste dute Biribilkok lagundu egiten diela herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuen kalitatea hobetzen.