Sei hilabetez, Foru Liburutegian irakurle taldea bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Alde batetik, irakurritako liburuaz hausnartuko dute taldean, analisia egin eta liburuaren alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Beste aldetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira.
Jarduerak bi zati izango ditu: batetik, partaide bakoitzak irakurriko du aurrez proposatutako liburua; bestetik, ostegunetako bileran aztertuko da.
2022ko urtarrilaren 27tik ekainaren 16ra bitartean iraungo du irakurle taldeak. Ostegunetan bilduko dira (hamabostero), 18:00etatik 20:00etara (azken saioa: 17:30etatik 19:30ak arte) Bizkaiko Foru Liburutegiaren 2. Solairuko Hitzaldi Aretoan (martxoaren 3ko saioa, berriz, Tailerren Gelan).
Irakurle taldean parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da. Izen ematea 2022ko urtarrilaren 10etik 24ra (epea urtarrilaren 10ean goizeko 08:30etan irekiko da) egin ahal izango da, Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia –> Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak).
Gehienez 20 pertsonak hartuko dute parte (izen-ematearen hurrenkeran).
Helburuak
1. Arestian argitaratutako euskarazko liburuak irakurtzea eta aztertzea.
2. Azaleko irakurketatik (soilik plazer hutsa ematen diguna) baino har ago joatea eta analisian
murgiltzea.
3. Ikuspuntuak eta iritziak agertzea.
4. Lan-taldean aktiboki parte hartzea. Elkarri azaltzea iritziak. Konpartitzea.
5. Denon artean aberastea egindako irakurketa.
Lehendabiziko saioan azalduko da zein metodologia erabiliko den irakurle taldean.
Dinamizatzailea Txani Rodríguez (Laudio, 1977) izango da. Kazetaria, zutabegilea eta idazle ezaguna da Txani. Komikien gidoiak sinatu ditu, horien artean aipatzekoa da La carrera del sol (Sauré, 2008), hainbat hizkuntzatara itzulia. Kontakizunen liburua ere argitaratu du: El corazón de los aviones (Elea, 2005). Eleberri hauek ere kaleratu ditu: Lo que será de nosotros (Erein, 2008), Agosto (Lengua de trapo, 2013), Si quieres, puedes quedarte aquí (Tres Hermanas, 2016) eta Los últimos románticos (Seix Barral, 2020 ). Euskadi Saria 2021. Haurrentzako liburuetako idazlea ere ba da: Ez naiz barazkijale (Elkar, 2015) eta Artzaina izan nahi dut (Elkar, 2013).
Irakurgaiak
- Urtarrilak 27. Aurkezpena.
- Otsailak 10. Nerea Loiola Pikaza, Epizentroa, Donostia, Erein, 2021.
- Otsailak 24. Eider Rodríguez, Eraikuntzarako materiala, Zarautz, Susa, 2021.
- Martxoak 3. Uxue Apaolaza, Bihurguneko nasa, Zarautz, Susa, 2021.
- Apirilak 7. Kirmen Uribe, Izurdeen aurreko bizitza, Zarautz, Susa, 2021.
- Apirilak 21. Iban Zaldua, Nola izan garen gauza: euskal gatazkaren inguruko ipuin (ia) guztiak, Donostia, Erein, 2021.
- Maiatzak 5. Anjel Lertxundi, Kapitain Frakasa, remake bat, Donostia, Erein, 2021.
- Ekainak 2. Alaine Agirre, Karena, Aduna, Elkar, 2021.
- Ekainak 16. Goizalde Landabaso, Krakovia, Donostia, Erein, 2021.
Oharrak
- Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
- Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
- Saio guztietara DIN A-4 moduko paper zuria eta boligrafo propioa eraman behar izango dira, segurtasuna tarteko, Foru Liburutegiak ez dituelako banatuko.
Izena ematea: www.bizkaia.eus/foruliburutegia (Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak)