Bilboko Udalak bat egiten du Gaitu kanpainarekin, eremu digitalean euskararen presentzia handitzen laguntzeko. Kanpaina horretan honako erakundeek parte hartuko dute, besteak beste: Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Euskararen Erakunde Publikoak, Librezaleak elkarteak, Euskaltzaleen Topaguneak eta beste hainbat udalek, euskara elkartek eta euskaltegik.
Zer da Gaitu proiektua?
Common Voice proiektuari oihartzuna eman nahi dion Euskal Herri mailako kanpaina, honako helburu hau duena: milaka ahots lortzea eta euskarazko ahotsen datu basea ahalik eta gehien handitzea. Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.
Zure ahotsa garrantzitsua da
Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai.
Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.
Zelan parte hartu?
gaitu.eus webgunean sartueta grabatu mesedez 30-300 esaldi inguru. Oso erraza da.
Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.
Noiz?
Urrian hasi eta abendura arte luzatuko da.