Udala Bilboko euskararen egoeraren diagnostikoa egiten ari da, gero, horretan oinarrituta, hurrengo urteetarako erronkak eta ildo estrategikoak definitzeko. Horretarako, parte-hartze prozesu bat abiatu du urtarrilean eta prozesuari amaiera emateko, ekainean, herritar orok izango du aukera prozesuan parte hartzeko. Hori dela eta, bi ekintzetan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizugu:
- Parte-hartze saioa herritarrei zuzendua
Ekainaren 20an, La Bolsa eraikinean, 18:00etatik 19:30era.
- Online galdetegia
Ekainaren 10etik 30era betetzeko aukera. Bete galdetegia hemen
ANIMATU ETA PARTE HARTU! Zure iritzi eta proposamenak eskertuko ditugu.