Bilbo gero euskaldunagoa izateko helburuarekin jarraituz, Euskara Nonahi izeneko kanpaina aurkeztu dute gaur goizean Eider Inunciaga Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak eta Bilboko 17 euskaltegietako ordezkariek, Jorge Oteizaren Oboide Aldaera eskulturan.
Kanpaina hori Udalak antolatu du 2024-2025 ikasturtean Bilboko euskaltegietako matrikulazioa bultzatzeko. Dagoeneko urian han eta hemen jarritako hainbat euskarritan (mupiak, pantailak, publizitatea…) euskara Bilboko kaleetatik/zainetatik korrika ikus daiteke, herritarrek euren eguneroko bizitzako edozein espaziotan eta egoeratan euskararen erabileraren alde egiten duen eslogana erabiliz.
Euskara Nonahi lelopean, Udalak Bilboko 17 euskaltegietan matrikulatzera animatu nahi ditu hizkuntza ez dakitenak, ikasten jarraitu nahi dutenak edo hizkuntzaren ezagutza hobetzen jarraitu nahi dutenak.
Kanpaina une eta formatu askotan egongo da ikusgai irailean zehar, urian han eta hemen: Bilbobuseko autobusetan eta markesinetan, Bilbao Udaleko sare sozialetan eta hedabideetan, barrutietako udaltegietan, kiroldegietan eta ikastetxeetan. Horietan, hain zuzen ere, 2024-2025 kanpaina honetarako egindako kartelak, sormena erakusten dutenak, jarriko dira.
Kanpainan euskaltegien, ordutegien eta mailen eskaintza zabala nabarmentzen da, bai eta Udalak urtero euskara ikasteko ematen dituen dirulaguntzak ere, 2024an berrikuntza dakartenak. Udalak beste urrats bat egin du bilbotarrak erabat euskalduntzeko bidean, eta dirulaguntza horiek lehen aldiz ireki dizkie herritar guztiei, 700.000 euroko poltsa bidez.
Orain arte, gurasoek, aisialdiko eta kiroleko begiraleek eta deialdietan ezarritako muga gainditzen ez zuten errentak zituzten familia-unitateetako kideek baino ezin zuten eskatu dirulaguntza hori. 2024tik aurrera, ordea, baldintza hauek betetzen dituztenek eskatu ahalko dute: erroldatuta egotea, gutxienez azpimaila bat gainditu izana, bertaratzea % 60koa izatea eta erakunde publikoekin zorrik ez izatea. Diru-poltsa agortu arte emango da dirulaguntza.
Bilbok 17 euskaltegiko sarea dauka. Ikasturte honetarako, ohiko klaseak eta era guztietako mailak ez ezik, barnetegietako egonaldiak eta taldeentzako eta enpresentzako ikastaro bereziak ere eskaintzen dira.