


HALA BIRALA!, KULTURA DIGITALARI BURUZKO KANPUSA
2013an eta 2014an jaiotako neska-mutilek aukera paregabea dute kultura digitalera hurbiltzeko. HALA BIRALA! Kanpusa 4 egunekoa izango da, apirilaren 22tik 25era, Euskararen Etxean (Agoitz plaza 1, San Ignacio) 09:30etik 14:00etara.
Kanpusean, besteak beste, stop-motionekin eta musika, kartelak, bideoak eta bideo-jokoak sortzen esperimentatu ahal izango dute. Sareen erabilera egokiari buruzko hausnarketa ere egingo da. Jarduera guztiak euskaraz izango dira, eta bikoteka izena emateko aukera egongo da.
Programa horietan parte hartu nahi dutenek plaza eskatu ahal izango dute otsailaren 24tik (astelehena) martxoaren 4ra (martitzena), webgune honetan: www.bilbao.eus/euskara/halabirala.
Informazio gehiago: info@azkuefundazioa.eus (944 02 80 81) eta euskera@bilbao.eus (944 20 43 91).