Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetzan, Hala, Birala! izeneko kultura digitalari buruzko 4 eguneko kanpusa antolatu dute Bilbon erroldatutako 2012 eta 2013 urteetan jaiotako gazteentzako.
Egunero, lau ordu eta erdi iraungo duten saioetan, parte-hartzaileek Stop-Motion, euskarazko bideojokoak, sare sozialak eta ziberbizikidetza ikasi eta esperimentatuko dute, baita argazkigintza, bideo eta irrati tailerrak ere, hezitzaileek gidatuta eta adituen laguntzarekin.
Data eta modalitateak
- Lehen atala: abenduaren 22 eta 23an
- Bigarren atala: abenduaren 29 eta 30ean
Parte-hartzaileek aukera izango dute atal bakarra edo kanpusa osorik egiteko.
Informazio praktikoa
- Hizkuntza: Euskara
- Lekua: Euskararen Etxea (Agoitz Plaza, 1 – Bilbo)
- Ordutegia: 9:30 – 14:00
- Parte-hartzaileak: 2012 eta 2013an jaiotakoak (binaka izena emateko aukera)
Izen-ematea
- Aurretiko izen-emate epea: urriaren 27tik azaroaren 10era
Plazak zozketa bidez esleituko dira; emaitza azaroaren 13an argitaratuko da. - Plaza lortu dutenen behin betiko izen-ematea: azaroaren 13tik 18ra
- Non izena eman: www.bilbao.eus/euskara/halabirala
